1. |
Ateaz bestalde
03:26
|
|||
Ateaz bestalde
bide bat luzatzen da.
Urrunetik datorren bidea
urrunera doa.
Jarraitu egin behar dut
pauso indartsuz,
leku zabalago batera iritsi arte,
xenda ugari dauden lekura.
Eta handik, nora?
Nik ezin esan.
|
||||
2. |
Biluzik jantzita
03:38
|
|||
Biluzik jantzita, eguzki lanbrotan.
Argiaren bidean jendea irrifartsu,
iluntasunean betaurrekoak erantzita.
Hondartzako oasian urak zoro,
(h)ura gara, azal blaituetan.
Biluzik jantzita, eguzki lanbrotan.
Ume bat galdu da kantina ertzean
ez da inor ageri zeru urdineko
laino beltzean.
Harremanak ferekatzen eskuz esku.
Biluzik jantzita, eguzki lanbrotan.
Arroparik gabe natura besarkatzen,
plazerrak zeharkatuz aldageletan.
Galerna baketsua gorputz prejitupetan
izpiak lagun egun eta gau
Biluzik jantzita, eguzki lanbrotan.
Busti hondarretan, bizi izarretan.
(Ogiñi Somar)
|
||||
3. |
Zeru urdin
03:34
|
|||
Zeru urdin bat dago
zure baitan
Zeru handi bat dago
zure baitan
|
||||
4. |
Aurki ez nauzu aurkituko
03:11
|
|||
Aurki estaliko du lorea elurrak
aurki aldenduko zara berriz ere
zin eginez itzuliko zarela
ulertu barik
zure abialdiak nire desagerpena
dakarrela
promes egin zenidanez gero
beti bezala itzuliko zara
baina hurrengo honetan ez
nauzu oroituko
aurkituko ez nauzulako.
(David Tijero Osorio)
|
||||
5. |
Euria
02:56
|
|||
Paretetan behera
datorren
zure negarra
euri bilakatuko da
agian
azkenean
Egunak ez dira
zuk uste bezain krudelak
|
||||
6. |
Zerorrek asmatu
04:23
|
|||
Ez da gauza erreza
herrian nahita galtzea
Nola ihes egin
nigandikan nirekin?
Lanerako alferrez
Stockholm sindromerik ez
espazioan zehar
nabil aireratzear
Hitz denak ahaztu nahi
ezerezean alai
haizearen jabe
kontrarik egin gabe
Euriak ikusten du
ibaiak entzuten du
Zuk ikusi nahi al nauzu?
|
||||
7. |
Herren-korapiloa
04:38
|
|||
Lanari lotuta gaudela uste
romantizismoak hainbat ezuste
ikasi ditugun
ideien menpe
Ezarritako eredu arrotzak
gure buruarenganako lotsak
kezka zaharrak
beldur berri
Herren-korapiloa,
hau da hau
herren-korapiloa!
Ezina,
ezjakina.
Sinistu ezinda
itxaroten
beti kanpoan
zer ote den
amodioa mugatuegi
Soinu eta irudiak
behin eta berriz
isuriak
zentzumenak lokartuaz
Azpian duguna
kontrolatu nahi
ta kontrola gaitzaten
uzteko gai
kezka zaharrak
beldur berri
Gure ekintzen ondorioak
eskutatik joandako bizioak
soberan isil
sarriegi
Herren-korapiloa,
hau da hau
herren-korapiloa!
|
||||
8. |
||||
Zure ozeanoaren magalean
babestu nintzen oihanaren espaloitik
olatuen biran berriro
lurraren beldurrez
kaos aspergarriari dei egin
hazi txarren ondoan gosaltzen
benetako sentitzen
Laztankiro igerian
naufragatzeko damurik ez
Beranduegi atzera egiteko
aingura jada botata dago
batzutan lagun hobeak
izaten dira ekaitzak
bakoitza bere lekuan
jartzeko balio dutenak
Begiak gezurretan
isiltasunaren lokarriak
dardararen oihuak
egarri ustela
Haize berriak ekarriko ditu emozio berriak
Emozio berriak ekarriko ditu haize berriak
(Paulo Eizagirre Indo)
|
||||
9. |
||||
Txistu hotsa bazterretan
Zurrunbiloa haiz(x)etuz
Hiria hegan dabil
Zerua, berriz, libre dago.
Borraskarik ez comululinbus faltan
Euri tantak aterperik gabe geratu dira
Tifoi, ekaitz, birakariarentzat.
Klimaren kilima gordina Missourin
Giroa antizikloitu da
hodei geruza trinkoak
espazio denbora higatua
olatu urazaleratuetan
zentzumen hutsak
denboraldi mugagabean
gauak goiza jan du
hondar denborak hautsi dira
minutuak izoztu nahi
aterkirik ez behar izateko
soinu desafiatua belarri finduetan
uraren formak dena txikitu du
euri lehorrak ezin busti
iparrorratzak zartatuta
orratz budua
soinu, hots, zarata
argitasun kahosa
Zeruan iluntzea da
Itsaso, erreka errepidetuak
Naturak natural darrai
Zeru zoruaren batuketak
Nahiz eta Illinoisen ez egon inoiz
Birakari bikaina
Elementu perfektua
Ertzak irentsiz gaintifoitua
Ibilkari nekaezina
Aske zabiltz, Eoloren lagun
Pronostikoa jakinda
Hiria mamutu da
Uholdea deiadarka
Massachusetts
(Ogiñi Somar)
|
||||
10. |
Amildergira jauzi
03:34
|
|||
Esnatu zaigu
lo nahasi eta gazitik
"orain nora goazen
esaidazu zuk"
tren zahar baten zain
euri zitala ahantzi nahi
gau ilunean barrena
eta
korrika da hasi
dena nahi du ahantzi
eginaz garraxi
Beti zapore nahiko txarra
uzten dit
eta hala ere
behin eta berriz jan behar
ta gero alferrik hitz egin
begiei muzin
malkorik gabe negar
pozoina edan bainuen
errekastotik
eta berak badaki
orain
korrika da hasi
dena nahi du hautsi
eginaz garraxi
Izarpean
begigorri
besoetan urte adina zauri
eskuetan zerua
erre nahi du
eta itsasoa irakin
irakin
muga zeharkatu nahian
orain
korrika da hasi
amildegira jauzi
|
||||
11. |
Hitzik gabe
05:03
|
|||
Hitzik gabe
zure bizkarrean
irakur nezake
Braille puntu guztiak
paperetik joan dira
zure zeru azalean
orbain izarrak dira
Hitzik gabe
itxi gabe
itsu itsu itsu agurtu ginen arte
izu izu izuaren eskutik joaten
itsu itsu itsu denak gaude...
Hitzik gabe
zure bizkarrean
irakur nezake
Bizitzaren mapako
marrak nahastuta
egindako aukeretan galduta
Goibela da haserrez
eta beldurra pozez
ezkutatuta
Barrezka da negarra
minez dago izaten
erein ezazu kanpoan
arnasez betetzen
malkoa malko
Hitzik gabe
zure bizkarrean
irakur nezake
Baita ere
zure ile-puntetan
begiradan eta masail lotsatuan
ibiltzeko duzun moduan
arrats laranjetan
ez dakit esan nizun
ez dut gogoratzen
zure bizkarrak letrak dituela
(Peru Galbete, Xune eta Mikel Bargiela)
|
||||
12. |
Espaziuntziko mutila
02:56
|
|||
Ez dakit nora aldegin zenun
ezta artizarra ikusi dezun
Ez dakit nondik aldegin zenun
ezta ilargia zapaldu dezun
Espaziuntziko mutila,
non zauden jakin nahiko nuke
Espaziuntziko mutila,
nor zaren jakin nahiko nuke
|
||||
13. |
||||
Zazpi librako oilo txuria
axeritxoak jan digu
Atzo ttunttun, gaur ere ttunttun,
beti ttunttun, gaur ttunttun.
|
Isuo ta Kezman
Gozagarritasunaren gorazarre etengabeak aurrera darrai.
Streaming and Download help
Isuo ta Kezman recommends:
If you like Isuo ta Kezman, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp