We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Ez zegoen ezer

by Isuo Sasiia

supported by
/
  • Streaming + Download

    Includes high-quality download in MP3, FLAC and more. Paying supporters also get unlimited streaming via the free Bandcamp app.
    Purchasable with gift card

      name your price

     

1.
2.
Urazpian 02:13
Estoldak ikustezin bihurtu nahian hortzak garbitzeko pastaren zaporeko bizitzak baino ez ditugu lortu Hegan goaz abiada bizian urazpian
3.
Hondamendia 03:57
Eroetxe hegalariak zerumuga birrintzen unibertsoa azkazal bakoitzean lehorra ordea eta hegazkin hoiek ez dute usain onik Ikus dezatela bat-batean bi begietara begiratzea ezinezkoa dela Espaziuntziak ondoko herrira joateko guztia goitik behera ebakita bezela euskal etxea nire herrian higuingarria altzari berrien garbitasuna eternidadearekin irrist egin dut berriro Zure existentzia gogoratzen didaten hitz guzti horien omenez ez dut amildegira doan gurdi hau bultzatzen jarraituko
4.
Txori batek 02:15
Zeruari nolabait eutsi behar zaiolako itsasoak ez ditzan bere mugak igaro lainoek euren eginbeharra zintzo bete dezaten ibaia ez dadin bere bidetik aldendu tximeletek hegan egiten jarraitu behar dutelako zimino eroak bere paper xumea uler dezan Txori batek abesten duen arrazoi berarengatik abesten dut
5.
Gugandik at 02:39
Gugandik at dauden gaitzen kontra borroka eginez beti Ez al gera konturatzen gutariko bakoitzaren aurpegiaren azpian kalabera bat dagola?
6.
Helmugak 04:05
Jainkoa parrez ariko da ni ikusita nere koadernoa kobazuloko pareta delakoan Eternidadea agurtzen eta mugei putz egiten muga igaro nahian salto egiten lau metrotara otsorikan inoiz ikusi ez eta beraien anaia izan nahian Baina jakin badaki helmugarik harrapatzen badut heldu eta nere eskuekin hautsiko dudala egunez egun -Badakit zu ere bidaia honen antzutasunari ezikusiarena egiten ari zarela jada -Mesedez, ez esan egia bakarrik
7.
Groenlandia 02:58
Kontzientziaren berpizkundea Groenlandian daukat itxaroten eta ni agortzear den bizitzarekiko arduragabeziaren kreditu txartela poltsikoan hondartzan nago tsunamiaren zain Izeberg-ak urtzen diren bitartian hondar aleak zenbatuko ditut infinituaz jabetu gabe irrist egiten dit eternidadiak
8.
Ez dago ezer 03:21
Ez dago ezer itsasoa baino bakarrago eta puruagorik. Gizakiak itsasoa izendatu eta zatitzean egiteko gai zen ekintzarik ergel eta doilorrena gauzatu zuen. Bide horrek ekarri gaitu naturako irudidun pantaila honetara, txalaparta mp3-an entzutera. Plastiko odolustuez inguratuta nola benetakoa izan?
9.
Ezin eutsi udaberriari eguzki bakoitza itzultzen deneko eguna izarrak lagunen artean fabriketako kartel horiak zentzugabeak besarkadaren ertzean ezin naiz izan ni itxuraldatzen zuhaitzen ispiluan aldatzen laurak hogei gutxiagotan ez du orain balio iragan maitea denbora niganantz dator bidea bizi da ez dut ezagutzen geratzen zaidan bakarra hiltzen da aztarnak ezabatzen segitzeko baditut urtetako agurrak eroritakoen malkoak itsasoa oinetara txirrindulariak
10.

credits

released October 16, 2011

Soinu teknikaria: Iker Itsaso
Diska amaierako ahotsa: Hipolita Uranga
"Ezin eutsi udaberriari" abestiko hitzak: José Luis Padrón
Artelana: Mariñe Arbeo Astigarraga

Mila esker: Iker, José Luis, Hipoli, Mariñe, Nikolas, Ane, Idoia, Aizpea, Fer, Puy eta edizioarekin lagundu didazuen guztioi.

Diska fisikoa eskuratzeko: isuo (a bildua ) riseup.net

license

tags

about

Isuo ta Kezman

Gozagarritasunaren gorazarre etengabeak aurrera darrai.

contact / help

Contact Isuo ta Kezman

Streaming and
Download help

Report this album or account

Isuo ta Kezman recommends:

If you like Ez zegoen ezer, you may also like: