We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Idiaren zaintzari buruzko hamar estanpak

by Isuo Sasiia eta Elia

supported by
/
  • Streaming + Download

    Includes high-quality download in MP3, FLAC and more. Paying supporters also get unlimited streaming via the free Bandcamp app.
    Purchasable with gift card

      name your price

     

1.
Bilaketa 03:29
Leku ez-abegitsuetatik babesgabe, galduta, idia bilatzen hasten zara. Urek gainezka egiten dute. Mendiak urrun agertzen dira. Bideak amaierarik gabekoa dirudi. Etsita, nekatuta, nora jo? Berandutzen ari da. Zer da txitxarrek abesten dutena? Zer da astigarrek isilean gordetzen dutena?
2.
Susmoa 03:20
Errekastotik hurbil, zuhaitzen azpian, ahaztuaren oinatzak ez dira ia ikusten. Belarra trinkotu egiten da, bere perfumeak horditu egiten du. Hau al da bidea? Bitartean, mendi-muinoetatik haratago, idia jauzika dabil. Muturra altxatuz, zerua du arnasten eta inork ezin du ezkutatu.
3.
Aurkikuntza 04:25
Adarrik garaienetik urretxindorraren kanta jeisten da. Eguzki epela, brisa freskoa, uretatik hurbil, zumeak berdeak dira. Idia azkenean ere azaltzen da. Ez du non ezkutaturik. Bere burutzarra, bere adar handitsuak, zein margolarik irudika litzake?
4.
Atzematea 03:00
Kontzentrazio handiaren poderioz idia aurkitu duzu azkenean. Basatia da gero! Nork atzeman dezake benetan? Batzuetan gailurretaraino igotzen da, Beste batzuetan amildegietaraino jaisten, lanbroan barrena galtzeko ondoren...
5.
Bezatzea 03:23
Ez zaitez sekula aldendu zigor eta sokatik: idia harea mugikorretatik gal liteke. Ongi gordetzen baduzu, ongi zaintzen baduzu, gozoa eta otzana bihurtuko da. Orduan soka guztiak eten ahal izango dituzu, eta hura lotzeko beharrizanik gabe, leku guztietatik jarraituko dizu.
6.
Orain lasai-lasai itzultzen zara etxera idiaren gainean eserita. Lanbroetan bilduta zein ederra den zure xirularen soinua arratsaldean! Zure melodia abesten duzu, erritmoa daramazu, bihotza poz ezezagun batez beteta. Esan beharra dago: Hemendik aurrera jakintsuekin bizi zara!
7.
Idiak eraman zaitzala utziz zure egoitzara itzuli zara azkenik. Idia desagertu egin da. Bakarrik zaude, eserita eta lasai. Nahiz eta eguzkia zeru goian egon, baketsu darraizu zure ametsa utzi gabe. Lastozko teilatuaren azpian zigorra eta soka utzi dituzu, alferrekoak oraindanik.
8.
Ezereza 02:14
Ezer ez. Ez zigorrik, ez sokarik, ez gizakirik, ez idirik. Ezer ez. Zer bihurtzen dira elur-malutak sugarraren bihotzera erortzen direnean? Aintzinakoaren Izpiritua Zabaldian hedatzen da.
9.
Jatorria bilatzea, Iturriaz kezkatzea urrats okerra da dagoeneko. Nor bere baitan gelditzea, ikusi eta entzun nahi izan gabe, galderarik gabe esertzea... Hona non zabaltzen den Misterioaren atea: Ezer baino zerbait gehiago. Errekastoak xuxurlatzen du, sagarrondoaren lorea loratu da zergatirik gabe.
10.
Bihotza eta oinak biluzik merkatuko plazara itzultzen zara. Zure irribarreak hautsaren azpian distiratzen du. Ez duzu miraririk egiten eta, hala ere, nonahitik igarotzen zarela, udaberria da.

about

Aintzinako poema txinatar batzuk dira disko honen oinarria. Kepa Egiluz Bergarak euskaratu zituen eta Ibaizabal argitaletxearen bitartez 2008an argitaratu “Zen tradizioko idazki hautatuak” liburuan. Bertatik hartuak dira hamar poemak eta hitzaurrea.

Grabaketan Iker Itsasok egin ditu teknikari lanak, eta azala Aritz Ormazabalen artelana da, baita liburuxka honen maketazioa ere. Liburuxkaren azaleko margolana Koldo Cadiernok egina da. Azala Urretxu-Zumarragako GazteleKUn margotu eta serigrafiatu dugu auzolanean.

Mila esker: Iker, Orma, Kepa, Koldo, Aizpea, Ander Armenteros, Mattin Epelde. Auzolanean parte hartu duzuen lagunak, eta bereziki zuen etxeetan hartu nauzuenak.

Diska fisikoa eskuratzeko: isuo (a bildua ) riseup.net

credits

released May 17, 2015

Ahotsa eta kitarra: Isuo Sasiia
Zeharkako xirula: Elia
Soinu teknikaria: Iker Itsaso
Letrak: Kuoan Shiyuan eta Kepa Egiluz
Artelana: Aritz Ormazabal eta Koldo Cadierno

license

tags

about

Isuo ta Kezman

Gozagarritasunaren gorazarre etengabeak aurrera darrai.

contact / help

Contact Isuo ta Kezman

Streaming and
Download help

Report this album or account

Isuo ta Kezman recommends:

If you like Idiaren zaintzari buruzko hamar estanpak, you may also like: