Idiaren zaintzari buruzko hamar estanpak

by Isuo Sasiia eta Elia

/
  • Streaming + Download

     

1.
03:29
2.
03:20
3.
04:25
4.
03:00
5.
03:23
6.
7.
8.
02:14
9.
10.

about

Aintzinako poema txinatar batzuk dira disko honen oinarria. Kepa Egiluz Bergarak euskaratu zituen eta Ibaizabal argitaletxearen bitartez 2008an argitaratu “Zen tradizioko idazki hautatuak” liburuan. Bertatik hartuak dira hamar poemak eta hitzaurrea.

Grabaketan Iker Itsasok egin ditu teknikari lanak, eta azala Aritz Ormazabalen artelana da, baita liburuxka honen maketazioa ere. Liburuxkaren azaleko margolana Koldo Cadiernok egina da. Azala Urretxu-Zumarragako GazteleKUn margotu eta serigrafiatu dugu auzolanean.

Mila esker: Iker, Orma, Kepa, Koldo, Aizpea, Ander Armenteros, Mattin Epelde. Auzolanean parte hartu duzuen lagunak, eta bereziki zuen etxeetan hartu nauzuenak.

Norbaitek diska wav formatuan (kalitate hobean) entzun nahi badu, edo diska fisikoa CD formatuan eskuratu nahi badu, idatzi beza helbide elektroniko honetara:
isuo (a bildua) riseup.net

credits

released May 17, 2015

Ahotsa eta kitarra: Isuo Sasiia
Zeharkako xirula: Elia
Soinu teknikaria: Iker Itsaso
Letrak: Kuoan Shiyuan eta Kepa Egiluz
Artelana: Aritz Ormazabal eta Koldo Cadierno

tags

license

about

Isuo Sasiia Minsk, Belarus

Isuo Sasiia & Jon Murua Zuzenean

2016

Urtarrilak 1, ostirala, 19:00, Gabiria (+ Ez Aurkeztuak)


2015

Abenduak 30, 19:00, Urretxu, Labeaga (Sortu Dira Besteak)

Abenduak 20, 12:00, Zumarraga, Euskadi Plaza.

Abenduak 6, 13:00, Durango, Ahotsenea.

Abenduak 6, 22:00, Durango, Gaztetxea.

Azaroak 27, 22:00, Getaria, Harralde (+ Peru)

Azaroak 6, 18:00 Antzuola, Aitz Garbi (+ Klak!son)
... more

contact / help

Contact Isuo Sasiia

Streaming and
Download help

Track Name: Bilaketa
Leku ez-abegitsuetatik babesgabe,
galduta,
idia bilatzen hasten zara.
Urek gainezka egiten dute.
Mendiak urrun agertzen dira.
Bideak amaierarik gabekoa dirudi.
Etsita, nekatuta,
nora jo?
Berandutzen ari da.
Zer da txitxarrek abesten dutena?
Zer da astigarrek isilean gordetzen dutena?
Track Name: Susmoa
Errekastotik hurbil, zuhaitzen azpian,
ahaztuaren oinatzak ez dira ia ikusten.
Belarra trinkotu egiten da, bere perfumeak horditu egiten du.
Hau al da bidea?
Bitartean, mendi-muinoetatik haratago,
idia jauzika dabil.
Muturra altxatuz, zerua du arnasten
eta inork ezin du ezkutatu.
Track Name: Aurkikuntza
Adarrik garaienetik
urretxindorraren kanta jeisten da.
Eguzki epela, brisa freskoa,
uretatik hurbil, zumeak berdeak dira.
Idia azkenean ere azaltzen da.
Ez du non ezkutaturik.
Bere burutzarra, bere adar handitsuak,
zein margolarik irudika litzake?
Track Name: Atzematea
Kontzentrazio handiaren poderioz
idia aurkitu duzu azkenean.
Basatia da gero!
Nork atzeman dezake benetan?
Batzuetan gailurretaraino igotzen da,
Beste batzuetan amildegietaraino jaisten,
lanbroan barrena galtzeko ondoren...
Track Name: Bezatzea
Ez zaitez sekula aldendu zigor eta sokatik:
idia harea mugikorretatik gal liteke.
Ongi gordetzen baduzu, ongi zaintzen baduzu,
gozoa eta otzana bihurtuko da.
Orduan soka guztiak eten ahal izango dituzu,
eta hura lotzeko beharrizanik gabe,
leku guztietatik jarraituko dizu.
Track Name: Itzulera Handiaren Bidea
Orain lasai-lasai itzultzen zara etxera
idiaren gainean eserita.
Lanbroetan bilduta
zein ederra den zure xirularen soinua arratsaldean!
Zure melodia abesten duzu,
erritmoa daramazu,
bihotza poz ezezagun batez beteta.
Esan beharra dago:
Hemendik aurrera jakintsuekin bizi zara!
Track Name: Bakarrik eta oroimenik gabe
Idiak eraman zaitzala utziz
zure egoitzara itzuli zara azkenik.
Idia desagertu egin da.
Bakarrik zaude,
eserita eta lasai.
Nahiz eta eguzkia zeru goian egon,
baketsu darraizu zure ametsa utzi gabe.
Lastozko teilatuaren azpian
zigorra eta soka utzi dituzu,
alferrekoak oraindanik.
Track Name: Ezereza
Ezer ez.
Ez zigorrik, ez sokarik, ez gizakirik, ez idirik.
Ezer ez.
Zer bihurtzen dira elur-malutak
sugarraren bihotzera erortzen direnean?
Aintzinakoaren Izpiritua
Zabaldian hedatzen da.
Track Name: Ezereza baino zerbait gehiago
Jatorria bilatzea, Iturriaz kezkatzea
urrats okerra da dagoeneko.
Nor bere baitan gelditzea, ikusi eta entzun nahi izan gabe,
galderarik gabe esertzea...
Hona non zabaltzen den Misterioaren atea:
Ezer baino zerbait gehiago.
Errekastoak xuxurlatzen du,
sagarrondoaren lorea loratu da
zergatirik gabe.
Track Name: Merkatuko Plazara Itzultzea
Bihotza eta oinak biluzik
merkatuko plazara itzultzen zara.
Zure irribarreak hautsaren azpian distiratzen du.
Ez duzu miraririk egiten eta, hala ere,
nonahitik igarotzen zarela,
udaberria da.