Bihar akaso

by Isuo ta Kezman

supported by
/
  • Streaming + Download

    Includes high-quality download in MP3, FLAC and more. Paying supporters also get unlimited streaming via the free Bandcamp app.
    Purchasable with gift card

      name your price

     

1.
Ateaz bestalde bide bat luzatzen da. Urrunetik datorren bidea urrunera doa. Jarraitu egin behar dut pauso indartsuz, leku zabalago batera iritsi arte, xenda ugari dauden lekura. Eta handik, nora? Nik ezin esan.
2.
Biluzik jantzita, eguzki lanbrotan. Argiaren bidean jendea irrifartsu, iluntasunean betaurrekoak erantzita. Hondartzako oasian urak zoro, (h)ura gara, azal blaituetan. Biluzik jantzita, eguzki lanbrotan. Ume bat galdu da kantina ertzean ez da inor ageri zeru urdineko laino beltzean. Harremanak ferekatzen eskuz esku. Biluzik jantzita, eguzki lanbrotan. Arroparik gabe natura besarkatzen, plazerrak zeharkatuz aldageletan. Galerna baketsua gorputz prejitupetan izpiak lagun egun eta gau Biluzik jantzita, eguzki lanbrotan. Busti hondarretan, bizi izarretan. (Ogiñi Somar)
3.
03:34
Zeru urdin bat dago zure baitan Zeru handi bat dago zure baitan
4.
Aurki estaliko du lorea elurrak aurki aldenduko zara berriz ere zin eginez itzuliko zarela ulertu barik zure abialdiak nire desagerpena    dakarrela promes egin zenidanez gero beti bezala itzuliko zara baina hurrengo honetan ez    nauzu oroituko aurkituko ez nauzulako. (David Tijero Osorio)
5.
02:56
Paretetan behera datorren zure negarra euri bilakatuko da agian azkenean Egunak ez dira zuk uste bezain krudelak
6.
Ez da gauza erreza herrian nahita galtzea Nola ihes egin nigandikan nirekin? Lanerako alferrez Stockholm sindromerik ez espazioan zehar nabil aireratzear Hitz denak ahaztu nahi ezerezean alai haizearen jabe kontrarik egin gabe Euriak ikusten du ibaiak entzuten du Zuk ikusi nahi al nauzu?
7.
Lanari lotuta gaudela uste romantizismoak hainbat ezuste ikasi ditugun ideien menpe Ezarritako eredu arrotzak gure buruarenganako lotsak kezka zaharrak beldur berri Herren-korapiloa, hau da hau herren-korapiloa! Ezina, ezjakina. Sinistu ezinda itxaroten beti kanpoan zer ote den amodioa mugatuegi Soinu eta irudiak behin eta berriz isuriak zentzumenak lokartuaz Azpian duguna kontrolatu nahi ta kontrola gaitzaten uzteko gai kezka zaharrak beldur berri Gure ekintzen ondorioak eskutatik joandako bizioak soberan isil sarriegi Herren-korapiloa, hau da hau herren-korapiloa!
8.
Zure ozeanoaren magalean babestu nintzen oihanaren espaloitik olatuen biran berriro lurraren beldurrez kaos aspergarriari dei egin hazi txarren ondoan gosaltzen benetako sentitzen Laztankiro igerian naufragatzeko damurik ez Begiak gezurretan isiltasunaren lokarriak dardararen oihuak egarri ustela Haize berriak ekarriko ditu emozio berriak Emozio berriak ekarriko ditu haize berriak (Paulo Eizagirre Indo)
9.
Txistu hotsa bazterretan Zurrunbiloa haiz(x)etuz Hiria hegan dabil Zerua, berriz, libre dago. Borraskarik ez comululinbus faltan Euri tantak aterperik gabe geratu dira Tifoi, ekaitz, birakariarentzat. Klimaren kilima gordina Missourin Giroa antizikloitu da hodei geruza trinkoak espazio denbora higatua olatu urazaleratuetan zentzumen hutsak denboraldi mugagabean gauak goiza jan du hondar denborak hautsi dira minutuak izoztu  nahi aterkirik ez behar izateko soinu desafiatua belarri finduetan uraren formak dena txikitu du euri lehorrak ezin busti iparrorratzak zartatuta orratz budua soinu, hots, zarata argitasun kahosa Zeruan iluntzea da Itsaso, erreka errepidetuak Naturak natural darrai Zeru zoruaren batuketak Nahiz eta Illinoisen ez egon inoiz Birakari bikaina Elementu perfektua Ertzak irentsiz gaintifoitua Ibilkari nekaezina Aske zabiltz, Eoloren lagun Pronostikoa jakinda Hiria mamutu da Uholdea deiadarka Massachusetts (Ogiñi Somar)
10.
Esnatu zaigu lo nahasi eta gazitik "orain nora goazen esaidazu zuk" tren zahar baten zain euri zitala ahantzi nahi gau ilunean barrena eta korrika da hasi dena nahi du ahantzi eginaz garraxi Beti zapore nahiko txarra uzten dit eta hala ere behin eta berriz jan behar ta gero alferrik hitz egin begiei muzin malkorik gabe negar pozoina edan bainuen errekastotik eta berak badaki orain korrika da hasi dena nahi du hautsi eginaz garraxi Izarpean begigorri besoetan urte adina zauri eskuetan zerua erre nahi du eta itsasoa irakin irakin muga zeharkatu nahian orain korrika da hasi amildegira jauzi
11.
05:03
Hitzik gabe zure bizkarrean irakur nezake Braille puntu guztiak paperetik joan dira zure zeru azalean orbain izarrak dira   Hitzik gabe itxi gabe   itsu itsu itsu agurtu ginen arte izu izu izuaren eskutik joaten itsu itsu itsu denak gaude... Hitzik gabe zure bizkarrean irakur nezake Bizitzaren mapako marrak nahastuta egindako aukeretan galduta Goibela da haserrez eta beldurra pozez ezkutatuta Barrezka da negarra minez dago izaten erein ezazu kanpoan arnasez betetzen malkoa malko Hitzik gabe zure bizkarrean irakur nezake Baita ere zure ile-puntetan begiradan eta masail lotsatuan ibiltzeko duzun moduan arrats laranjetan ez dakit esan nizun ez dut gogoratzen zure bizkarrak letrak dituela (Peru Galbete, Xune eta Mikel Bargiela)
12.
Ez dakit nora aldegin zenun ezta artizarra ikusi dezun Ez dakit nondik aldegin zenun ezta ilargia zapaldu dezun Espaziuntziko mutila, non zauden jakin nahiko nuke Espaziuntziko mutila, nor zaren jakin nahiko nuke
13.
Zazpi librako oilo txuria axeritxoak jan digu Atzo ttunttun, gaur ere ttunttun, beti ttunttun, gaur ttunttun.

about

Zumarragako Etxetxon grabatua 2018ko uztailean.

Grabaketa: Asier Alkorta eta Aritz Ormazabal
Nahasketa eta masterizazioa: Asier Alkorta
Argazkiak eta diseinu grafikoa: Aritz Ormazabal

Kolaboratzaileak:

- Ogiñi Somar: Hitzak, Biluzik jantzita eta Enbutu-lainoa.
- David Tijero Osorio: Hitzak, Aurki (Porroten bilduma).
- Paulo Eizagirre Indo: Hitzak, Ozeano psikodelikoan barrena.
- Peru Galbete: Hitzak eta ahotsa, Hitzik gabe.
- Xune: Hitzak eta ahotsa, Hitzik gabe.
- Mikel Bargiela: Hitzak eta ahotsa, Hitzik gabe.
- Aritz Ormazabal: Ahotsa, Hitzik gabe.
- Paxkal Irigoyen: Ahotsa, Ozeano psikodelikoan barrena.
- Mikel Arriaran "Tunixi": 'Bihar akaso' izenburua.
- Hipolita Uranga Illarramendi: Ahotsa, Herren korapiloa eta Argitan jaulki, argitan aurki.

Plagio xumeak:

- Ateaz bestalde: Hitzak.
- Amildegira jauzi: Musika eta hitzak.
- Argitan jaulki, argitan aurki: Bukaerako zatia.

Hipolita Uranga Illarramendiren oroimenean.

Gozagarritasunaren gorazarre etengabeak aurrera darrai.
Isuo ta Kezman, 2018.

credits

released December 6, 2018

CD formatuan salgai honako lekuetan:

- Zarauzko Borda-Xuri kinkiladendan
- Bergarako Arrano tabernan
- Zumarragako Ziaboga tabernan

mukuru.eus

license

tags

about

Isuo ta Kezman

Gozagarritasunaren gorazarre etengabeak aurrera darrai.

contact / help

Contact Isuo ta Kezman

Streaming and
Download help

Report this album or account

Isuo ta Kezman recommends:

If you like Isuo ta Kezman, you may also like: